Zure datuak, batera
Zure kudeaketa-programa, kalkulu-orriak eta erabiltzen duzun guztia konektatzen ditugu.
Soluzioak / Neurrirako dashboardak
Zure neurrira egindako panela: zure programetako datuak batu eta erabakitzeko behar duzuna erakusten dizu, unean bertan.
Zer den
Dashboard bat zure enpresako garrantzitsuena biltzen duen pantaila da: salmentak, stocka, eskaerak, makinak, hitzorduak edo dirua. Ez ditu zure programak ordezkatzen: haietatik irakurri eta dena batera eta argi erakusten dizu.
Neurrira egiten dugu. Goizean iristean zer ikusi nahi duzun, zuk erabakitzen duzu; guk datuak konektatu eta begirada batean ulertzeko moduan marrazten dugu, ordenagailuan eta mugikorrean.
Zer dakarren
Zure kudeaketa-programa, kalkulu-orriak eta erabiltzen duzun guztia konektatzen ditugu.
Bere kabuz eguneratzen da. Akabo astelehenero eskuz egindako txostena.
Zerbait ohikotik ateratzen denean abisatzen dizu: stock baxua, atzerapen bat, kobratzeko dagoen zerbait.
Poltsikoan daramazu, eta zuk erabakitzen duzunak ikus dezake.
Sektoreka
Nola lan egiten dugun
30 minutu, zure negozioa ulertzeko eta denbora non joaten zaizun ikusteko.
Zer egingo genukeen, zenbat denboran eta zenbat balio duen. Dena dakizu hasi aurretik.
Gauzak laster ikusten dituzu martxan, eta iritzia ematen duzu jarraitu aurretik.
Mantentze-lanak, hobekuntzak eta telefonoa hartzen duen norbait.
Ohiko galderak
Ez. Panelak lehendik erabiltzen duzunetik irakurtzen du. Daturen bat paperean bakarrik badago, hura jasotzeko modurik errazena zurekin batera bilatuko dugu.
Zuk erabakitzen duzunak, eta pertsona bakoitzak berari dagokiona ikusten du: zuzendaritzak, bulegoak, arduradunek…
Zabaldu egiten da. Gehien laguntzen dizunetik hasten gara, eta pixkanaka hazten joaten da.
Beste soluzio batzuk

Hurrengo urratsa
Kontaiguzu zerk kentzen dizun denbora. 30 minututan esango dizugu zer jarriko genukeen, nola eta zenbat denboran. Egokia ez bada, hori ere esango dizugu.